XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ozeano atlantikoa / Itsaso mediterraneoa / Paris / Poitiers / Lyon / Toulouse / Menton / Santander / Bilbo / Altamira / Madril / Tarragona / Valencia / Malaga / Arte erabilkorra / Labarretako artea / Arte erabilkorra eta labarretakoa / Arte paleolitotarra / Eskola franko-kantauriarra.

HISTORIAURREA EUROPAN: Oraingoz agertu diren aztarnategi gehienak lurralde mugatu batean bilduak daude.

LABARRETAK0 ARTEA. Kolore ezberdinak erabiltzen dituzte; inguruko animaliak irudiztatzen dira.

... Zer esango ote luke martiztar batek Europa zezen batek bahiturik irudikatzen duen aintzinako baxuerliebe bat ikusiko balu?.

Lehen kristauek katakunbetan marrazturiko arrainak ikustean, arrantzaren erritu magikotzat hartuko al luke?.

Arkume bat urrezko koroarekin ikusiko balu malefizioa edo sorginkeria irudikatu nahi zela pentsatuko ote luke?.

Textuingurutik kanpo, zeinu hauei (arrainak, arkumeak, etab.) ez genieke esanahi erlijioso hori emango.

Horregatik, bada, ez da bidezkoa gure arbasoen artelanak eguneroko elikadura segurtatzeko egiten dituzten ekintzen lekukotzat edota euskarritzat hartzea. (A. LEROI GOURHAN).

Pinturen balio magikoa zera izango litzateke: ehizia eskuratzeko eta ugaltzeko deia.

Hori horrela, erritu magikoa litzateke pintaketa hori.

Beste batzuek diotenez, ordea, gizaki Cro-Magnondarrak, egungo artistaren antzera, bere sinesmen, erritu eta jokaerak adierazteko bidetzat hartzen zuen artea, egotzi zaion izaera magiko hori alde batera utziaz.

Gainera, agertu diren irudietatik % 15ek bakarrik irudiztatzen du animalia zauritua.

Labarretako arte honen barnean bi eskola berez daitezke: Levante-koa eta Franko-kantauriarra.

Badirudi azken hau lehenago agertu zela.

Eta aipa ditzagun estatua venus txikiak.

Emakume-ezaugarriak oso markatzen dira.

Badirudi estatua hauen bidez emankortasunari kultua eskaintzen ziotela.

Izan ere, hilkortasuna hain altua izanik, taldearen emankortasuna babestu beharra zeukaten, gizarteak iraun zezan.